Info
Euskal Herrian dagoen gaztetxe mugimendu indartsuaren adibide garrantzitsuenetakoa da Bonberoeneako gaztetxea.

Bonberenea gaztetxea 18. urteurrenean. Ederra espazioa eta are ederragoa bertako jendea. (Arg: Bonberenea.com)
Tolosan dagoen gazte mugimendu aktiboaren erakusgarri, antolatzeko eta gauzak aurrera ateratzeko gaitasun izugarriarekin, txoko paregabea antolatu dute Tolosako gazteek. Emanaldiak eskaintzeko aretoa, grabazio estudioa, skate pista, irratia, etab. Askotan egon gara bertan saioak eskaintzen (formato desberdinetan) eta beti izan degu oso esperientzia ona. Anekdota bezela esan, Bonberenea aurretik Tolosan egon zen espazio okupatuan (epaitegi zaharrak) ere aritu ginela musika jartzen (Tolosako gure lagun maitea sister Agur-en esku goxotik). Espazio hark ez zeukan zer ikusirik, dena den...

Emanaldi baten aurretik, Bonberoko hainbat lagunekin.
Bertan saioa eskein genuen lehen aldian, makrobiotika ezagutzeko aukera izan genuen, gainera. Emanaldia aurretik afari makrobiotikoak eskaintzen zituzten, bertan sukaldatuta (Lobo Electriko taldeko baterijoleak prestatuta). Esperientzia ezinhobea izan zen hura. Zein bereziak diren tolosarrak :-) Eta ze jatorrak :-)

Tolosa eta inguruko herrietako hainbat (artixta) lagunekin afaltzen (Odei, Josu, Antxoka, Dj Pata, Agur, Garazi, Molte, Mik, Aritz eta izenak gogoratzen ez ditudan Tolosako bi lagun (barkamenak) . Afari hau ez zen Bonberon egin :-)
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Bonbero-AritzSS+Daddy.jpg)
Bonberon eskeinitako saioetako baten irudia.
Bonberoeneako esperientzia erreferentea da gazte antolakuntzaren eremuan. Pena daukagu argazkirik apenas ez edukitzea bertan eskainitako saio guztietatik.
Milesker Bonberoeneako jendeari (Patxi Muñoa eta izenak gogoratzen ez ditudan hainbat eta hainbat) eta jarraitu horrela!